Tantirumairu Ikastola - Lesaka Nafarroako Ikastolen Elkartea

2017/01/14

Urtero-urtero, Nafarroa Oinez antolatzen duen ikastolak harrera egiten dio azkeneko edizioa antolatu duen ikastolari.

Topaketa hauen helburua, elkar ezagutzeaz gain, azken Nafarroa Oinez horren antolaketan aritu diren ikastolakoen balantzea eta memoriak ezagutu eta batzorde buruekin ezagutzak partekatzea da, zer egin den ongi, zer hobetu daitekeen... hurrengoan ere ahalik eta hobekien atera dadin dena.

Gauzak honela, normalean bi ikastolen arteko topaketa izaten da, baina aurtengoa guztiz berezia izan da, azkenean lau ikastoletako ordezkariak bildu baitira.

Goizean, Tantirumairu ikastolan harrera egin zitzaien Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialdeko ordezkariei. Goizean batzordeka lan egin zuten eta gero, dendara bixita egin zuten, erosketak egiteko.

Ondotik, bazkaria izan zuten hiru ikastoletako ordezkariek eta, bazkalondoan, kafea hartzera azaldu ziren Baztan Ikastolako zenbait ordezkari ere. Hain zuzen, Viana-Lodosakoei baztandarrek eman zieten lekukoa eta Lesaka hurbil suertatzen zenez, bertan egin zuten topo lau ikastoletako ordezkariek.

Topaketa historikoa beraz: Laukin batin!

Itzuli
Lau ikastolek bat egin dute Lesakako topaketan Lau ikastolek bat egin dute Lesakako topaketan

Facebooken jarraitu

Twitteren jarraitu