Tantirumairu Ikastola - Lesaka Nafarroako Ikastolen Elkartea

2016/12/24

Olentzero eguna berezia izaten da Lesakan eta aurten are bereziagoa. Olentzero lehiaketan 24 taldek parte hartu zuten, 20 Olentzero eta 4 jaiotza plazaratu baitziren. Lehiaketaz kanpo, Tantirumairu ikastolak ere parte hartu zuen, garai bateko lehen gurasoak eta gaur egun aitatxi-amatxiak direnek prestatutako Olentzero dotorea bizkar gainean hartuz. Olentzero lehiaketaren ondotik egindako jaialdian kantatu zuten ikastolako guraso, ikasle, ikasle ohi, atatxi-amatxi eta irakasleek, kopla dotore hau:

Hemen heldu gerade
berri on batekin
gure enbajadore
Olentzerorekin.

Guraso eta haurrak
amatxi-aitatxiekin
ikasle ohi eta bertze
denak elkarrekin.
Horra! Horra! Gure Olentzero!

Nafarroa Oineza dator guregana
Bikin bat in erranez hagitz kontent gara!
Hurbil zaitez zu ere auzolan hontara!

Bazkalondoan ere ohiko kalejira egin zuten herriko karriketa barrena, txistulariek lagunduta, kantari.
 

Itzuli
Olentzero Nafarroa Oinezekin, Nafarroa Oinez olentzerorekin Olentzero Nafarroa Oinezekin, Nafarroa Oinez olentzerorekin

Hurrengo ekitaldiak

Facebooken jarraitu

Twitteren jarraitu