eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 309

Albisteak

2018 MAI 22

MONTE PLANO OINEZ BASOA

Oinez basoa ekimenak ez du etenik eta Nafarroa Oinezekin batera aurrera doa. Urtetik urtera, landaketa edo egitasmo berria gehitzen dio proiektuari ikastola antolatzaileak eta horretan dihardu Altsasuko Iñigo Aritza Ikastola. Halaber, Nafarroako ikastolek parte-hartze ugari burutzen dituzte Oinez basoa sarean, 2008an ekimena abian jarri zenetik sortutako basoak. 

Esate baterako, Tafallako Monte Plano Oinez basoan aritu ziren joan den astean bertako ikastolako ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle diren Iñigo Virto eta Bosco Imbertekin batera. Jardunaldiaren baitan zenbait ekintza burutu zituzten:

  • Lurzoruaren parametroen kontrola: basoan orain artean burututako ekintzen azalpena,  laginketa estrategia ezagutzea, hesolen kokatzea, lurzoruan laginak hartzea eta lursailen kontrolerako planteamenduaren berri jasotzea.
  • Biodibertsitatea neurtzeko jarduerak.
  • Teabag index deituriko protokoloaren abiatzea. Beronen bitartez basoaren lurzoruaren inguruko datu kuantitatiboak eskuratzea ahalbidetzen da, basoaren material organikoen biodegradazioa eta egonkortzeari dagokionean. 

Azken honi dagokionez, Tafallako Oinez basoan burutuko da aurtengoan protokoloa, ostean, gainerako Oinez basoetan garatzeko asmoa dagoelarik.

Tafallako ikastolako ikasle eta irakasleen hitzetan jardunaldia oso interesgarria izan zen eta biziki gozatu zuten.

 

Monte Plano Oinez basoa 2012 - 2018

 

NUPeko Iñigo Virto irakaslea Tafallako irakasle eta ikasleekin
NUPeko Iñigo Virto irakaslea Tafallako irakasle eta ikasleekin.
NUPeko Bosco Imbert irakaslea ikasleei azalpenak ematen
NUPeko Bosco Imbert irakaslea ikasleei azalpenak ematen.

 

Irakasle eta ikasleak jardunaldiaren zehar
Irakasle eta ikasleak jardunaldiaren zehar
Irakasle eta ikasleak jardunaldiaren zehar
Irakasle eta ikasleak jardunaldiaren zehar
Irakasle eta ikasleak jardunaldiaren zehar
Irakasle eta ikasleak jardunaldiaren zehar