eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 298

Albisteak

2017 IRA 11

OINEZ BASOA VIANA - LODOSA

2016ko Nafarroa Oinez berezia izan zen, lehenengo aldiz aritu baitziren antolaketa lanetan bi ikastola elkarrekin. Lodosako Ibaialde Ikastolak eta Vianako Erentzun Ikastolak urteak daramatzate euskararen sokatik tiraka, iaz ordea, modu berezian ekin zioten Lizarrako Merindadean euskararen eta ikastola proiektuaren sustatzeari.

Herri askotako haur eta gazte dira bi ikastolak hartzen dituztenak eta modu berean, herri askotara heldu zen iaz Nafarroa Oinez, urtean zehar antolatutako jarduera eta garatutako proiektuen bitartez. Horien artean Oinez Basoa.

2016ko Nafarroaren baitan sortutako basoa Andosilla eta Sartagudaraino iritsi zen. Bi landaketa egin ziren beraz, bata zabala, bestea txikiagoa, baina biak ere, jatorrizko Oinez Basoa asmoari jarraiki.

Andosillan bertako ekosistema ezberdinen kontserbazioan lagunduko duen baso-berritzea egin zen. 8.500 Aleppo pinu landatu dira, bertan zegoen pinu baso zaharraren ondoan. Halako landaketek lurzoruaren hobekuntzari lotutako ingurumen-onura ugari dakartenez, zonaldeko lurra  aberats dadin helburu du Oinez Basoak. 

Sartagudan, Memoriaren Parkea eta Ebro Ibaiaren Erribera natur guneak lotzen dituen zuhaitzez jantzitako etorbidea sortu da. Bertako zenbait zuhaitz gaixorik zeuden eta zonaldea lertxuna, artea, haltza eta basaka zuhaitzez eta oilarana, olibondoa, basa arrosa, elorri beltza, legeltxorra eta elorri zuria zuhaixkez  oihan berritu da. 500 landareko landaketa burutu zen pasa den neguan. 
 

Babesleak