Iñigo Aritza ikastolak 2018ko Nafarroa Oinez antolatuko du, eta horrekin batera kultur programazio zabala eskeiniko du. Eta gurera euskal eszenako ahots onenetariko bat ekarriko digu, Eñaut Elorrieta. Ken Zazpiko musikariak bakarlari gisa argitaratutako “Deserriko kantak” diskoa aurkeztuko digu. Oso txukun eta zaindutako zuzeneko batean, kontzertu akustikoa proposatuko digu Elorrietak. Eñautek publikoa bidaiatzera gonbidatzen du, norberaren kartografian barrena ibiltzera. Bere musikak aberria, atzerria edota deserria bezalako kontzeptuei heltzen die. Tematika intimo bezain sozial hauek bereganatu eta hitzez eta musikaz baliatuko da bizi ahal izateko lur zati bat marrazteko.

Data 03/02/2018
Ordua: 19:30
Tokia: Iortia Kultur Gunea
Prezioa: Aldez aurretik 10€ / Lehiatilan 12€


Itzuli
Eñaut Elorrieta zuzenean

Hurrengo ekitaldiak

Egin zure ekarpena Pedro Luis Kontserbak Babesleak Boluntarioak